Nazioarteko Yoga Eguna Araban

17 Ekaina 2019

Ekainaren 21ean, Nazioarteko Yoga Egunaren bosgarren edizioa hasiko da Araban, hain zuzen ere, Amurrio herrian, eskualde osoko yogaren profesionalek antolatuta

Ekainaren 21ean, Nazioarteko Yoga Egunaren bosgarren edizioa hasiko da Araban, hain zuzen ere, Amurrio herrian, eskualde osoko yogaren profesionalek antolatuta. Egun horretan, 19:30ean, “Mantra: Sounds into silence” dokumentala ikusi ahal izango da Amurrio Antzokian. Hurrengo egunean, ekainak 22, 10:00etatik aurrera, yogaren inguruko hainbat jarduera egingo dira Bañueta Kiroldegian, hala nola asanak, pranayamak, meditazioa, soinua, isiltasuna, musikaren yoga, mantrak… Gainera, haurrentzako gune bat jarriko da. Egun horretan herri bazkaria egingo da, eta izena emateko, emandalaom@gmail.com helbidera idatzi behar da ekainaren 20a baino lehen.