Matrikulazio epea zabalik Musika Eskolan

14 Maiatza 2018

Gaurtik aurrera Musika Eskolako ikasleek datorren ikasturterako matrikula egin dezakete. Orain ikasle direnentzat matrikulazio epea ekainaren 14ra arte zabalik egongo da. Ikasle berrientzat, maiatzaren 21etik aurrera eta ekainaren 14ra arte zabalik egongo da matrikulazioa.

Musika Eskolako bulegoaren ordutegia astelehen, asteazken eta ostiral goizetan, 12.00etatik 13.30etara, eta arratsaldez, astelehenetatik ostegunera 15.30etatik 19.30etara zabalik dago. Horrez gain, Musika Eskolara deituz, 945891003, edo musikaeskola@amurrio.org helbide elektronikora idatzi daiteke.

Antzokiko kontzertuak

Aste honetan Amurrioko Antzokiak ganbera musikako kontzertu bi programatu ditu. Bihar, maiatzak 15, 19.00etatik aurrera ganbera musikako kontzertu bat egongo da eta ostiralean, maiatzak 18, kantu eta ganbera musikako kontzertua izango da 19.00etan. Sarrera doakoa izango, gonbidapenak  Musika Eskolan eta Kultur Etxean jaso daitezke.

Bestalde, maiatzaren 21, 22 eta 23an, 19.30etan, San Antón baselizan entzunaldiak izango dira. Sarrera doakoa izango da.