Landaburu kaleko markesinaren apainketa LGTBI Nazioarteko Egunean

26 Ekaina 2019

Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak Landaburu kaleko markesina bat apainduko du binilo gorri, laranja, hori, urdin, eta lila batekin, ortzadarraren banderaren adierazgarri direnak. Iniziatiba horren helburua da beste urte batez sexu-askatasuna eta -dibertsitatea sustatzea, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean edo Gay Harrotasunaren Egunean, ekainaren 28an.