Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak bigarren eskuko liburu, disko eta CDen stand bat jarriko du, maiatzaren 18an, Amurrion.

16 Maiatza 2018

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, beste urte batez, stand bat jarriko du Amurrion, non bigarren eskuko liburu, disko eta CDak izango dituen, egoera ezin hobean eta arrazoizko prezioan. Berreskuratutako Liburu eta Disko Elkartasunezko Mini-azoka hau maiatzaren 18an izango da, Elexondo kalean, 09:30etik 13:30era.

Elkarte hau 2013an sortu zuen lagun talde batek; hainbat herritara jotzen zuen kulturarekin lotutako artikuluak saltzera, bereziki liburuak eta musikarekin lotutakoak. Elkarte honen helburua da kulturaren eta ingurumenaren bidez bazterketa ekonomikoko arriskuan daudenei laguntzea; hau da, oinarrizko errenta kobratzen dutenak edo gutxiago, edo ezer kobratzen ez dutenak. Laguntza bigarren eskuko azoketan, trukean, berrerabilpenean eta halakoetan parte hartzean datza.