Itzal txinatarrei buruzko tailerra urtarrilaren 13an

9 Urtarrila 2019

Urtarrilaren 13an, 12:00etatik 14:00etara, itzal txinatarrei buruzko tailerra eskainiko da Amurrio Antzokian, nazioartean ezaguna den Valeria Guglietti artista argentinarraren eskutik.

Guraso nahiz haurrei zuzentzen zaie; gehieneko edukia 20 pertsonakoa da. Izen-ematea Kultur Etxean egingo da. Prezioa: 6 € Jardueraren helburua da parte-hartzaileek eskuekin eta bakoitzaren beharren araberako osagarriekin eginiko itzal txinatarren teknikari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea. Praktika horren historia eta jatorriari buruzko sarreratxoa da; argiarekin jolastean datza, oinarrizko material gisa, ingurumenarekiko erasokorrak diren teknologia garestiak bazter utzita. Itzalen bidez adierazteko moduak aurkitzean datza, istorioak eta pertsonaiak sortzean, parte-hartzaileei jolaserako bitarteko bat emateko xedez.