Ibaietan kontrolatu gabeko isuriak antzematen badituzu, lehenik deitu 112ra Jarduketa-protokoloa aktibatzeko modurik azkarrena eta eraginkorrena da

13 Apirila 2018

Herritarrek ekarpen handia egin diezaiokete ibaiak babesteari ibaian kontrolatu gabeko isuriak antzemanez gero 112 larrialdietarako arreta-telefonora abisatuta eta informazioa emanda.  Zalantzarik gabe, jarduketa-protokoloa aktibatzeko, kaltea geldiarazteko, isuria aztertzeko eta nondik datorren eta arduradunak zein izan litezkeen zehazteko modurik azkarrena eta eraginkorrena da. Isuri bat erraz diluitu daitekeenez, garrantzitsua da abisua azkar ematea, isuria non ikusi den esan, eta nondik datorren jakiteko ahalik eta informaziorik gehien ematen saiatzea.

Eskertzen dira Amurrioko Udalari, URA Uraren Euskal Agentziari eta Goi Nebioi Bizirik plataformari emandako abisuak, baita beste erakunde batzuei emandakoak ere, ibaiko kontrolik gabeko isurien inguruko informazioa emateko herritar anonimoek egindako dei horiek guztiak. Baina garrantzitsua da lehenik 112ra deitzea.