Herritar guztiei zuzendutako pasealdi osasungarriak hastear

4 Ekaina 2018

Ekain honetan hasiko dira Mugiamurrio egitasmoaren barruan egingo diren pasealdi osasungarriak. Apirilaren amaieran martxan jarri zen proiektuaren helburua udalerri aktiboagoa lortzea da. Jardueran parte hartzeko ez da izena eman behar, nahikoa da egun berean Juan Urrutia plazara joatea, bertatik abiatuko baitira ibilbideak.

Ibilbide osasungarriak ekainaren 6, 13 eta 20an daude programatuta. Juan Urrutia plazan hasiko dira goizeko 10:00etan, eta udalerriko ibilbide osasungarriak egingo dituzte. Ibilbide osasungarriak 3,74 eta 6,67 kilometro artekoak dira.

Mugiamurrio programaren funtsezko piezatako bat orientazio zerbitzua da. Zerbitzu horren bitartez laguntza emango zaie ariketarik egiten ez duten pertsonei, ariketa fisikoa euren bizitzako beste jarduera gisa sar dezaten, egoera fisikoa eta ongizate orokorra hobetzeko. Orientatzaileak, osasun, gizarte eta hezkuntza alorretako profesionalekin koordinatuta, zenbait ariketa egitera bideratuko ditu aktiboak ez diren pertsonak.

Orientazio zerbitzua Kultur Etxean egongo da, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara, interesatuta dauden pertsonek aholkularitza jaso dezaten. Orientazio zerbitzua jaso ahal izateko beharrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea 619411732 telefono zenbakira deituz edo mugiamurrio@gmail.com helbidera idatziz. Beharrezkoa bada, ezarritako ordutegitik kanpo ere adostu ahal izango dira hitzorduak.