Haurrentzako zeramika-tailerra uztailean

7 Ekaina 2018

Amurrioko Juan Aranoa Udal Eskola Artistikoak lau eta hamabi urte arteko haurrentzako zeramika-tailer bat antolatu du uda honetarako. Tailerra eman ahal izateko, gutxienez zortzi lagun eta gehienez hamar behar dira. Uztaileko astelehenetan, asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan emango da, 10:00etatik 12:00etara, Kultur Etxean. Amurrion erroldatuta daudenek 36 euro ordaindu behar dute, eta gainerakoek, 60. Izena ekainaren 15era bitartean eman ahal izango da, Kultur Etxean. Ikastaroaren helburua da sormenez betetako gune dibertigarri bat sortzea, eta bertan haurrek zeramikazko materialak erabiltzen eta hiru dimentsioko proiektuen eta eszenen bitartez ideiak eta ipuinak irudikatzen ikastea.