GABONETAN IZOTZ SINTETIKOZKO PATINAJE PISTA BAT IZANGO DUGU BIGARREN URTEZ

23 Abendua 2015

Aurreko urtean bezala, 10x20 metro izango ditu, hau da, 200 metro koadroko azalera, eta gehienez, edozein adinetako hogeita hamabost pertsona ibili ahal izango dira aldi berean. Izotz sintetikoarekin eginiko pista ekologikoa da, ingurumena errespetatzen du eta ez du energia-gasturik. Ez da itsasten, berdin irristatzen da eta benetako izotzaren baldintza berdinak ditu; gainera, haurrek ez dute arropa bustiko.