Ekainaren 14ra arte zabalik egongo da ekainaren 17an Araba Euskarazera joateko autobuserako izena emateko epea

8 Ekaina 2018

Ekainaren 17an Argantzun ospatuko da Araba Euskaraz 2017. Aurtengo lema “Irrikitan” da. Amurriotik Argantzura joan nahi dutenek Araba kaletik, Amurrio Antzokitik hurbil, 10:15etan irtengo den autobuserako izena eman dezakete. Bastidatik 19:00tan itzuliko dira. Izena emateko epea ekainaren 14ra arte egongo da zabalik Kultur Etxean. Prezioa 7 eurokoa da.