DAGOENEKO AMURRIOKO UDALAREN APLIKAZIOAK 500 DESKARGA BAINO GEHIAGO ERREGISTRATU DITU

20 Martxoa 2015

Amurrioko Udalak otsailaren 5ean martxan jarritako sakelakoetarako aplikazioak, hilabeteren ostean, 500 deskargatik gora erregistratu ditu. Aplikazioak, udal albiste eta agenda erakusteaz gain, udalari intzidentzia ezberdinak helarazteko aukera ematen du, modu erraz eta praktikoan.

Lehenengo hilabete horretan, 60 intzidentzia inguru jaso dira eta, ahal den neurrian, guztiak konpondu dira edo konpontze bidean daude. Udaletik benetan eskertu nahi da herritarren interesa eta aplikazioa erabiltzera animatu nahi ditu amurriar guztiak.