Bañueta Kiroldegiak bigarren hiruhilekoan eskainiko dituen ikastaroen artean hainbat berritasun daude, besteak beste fitballarekin ariketak egiteko ikastaroa eta gorputz-programazioko ikastaroa.

28 Abendua 2015

Abenduaren 28tik urtarrilaren 4ra bitartean, Amurrioko Bañueta udal-kiroldegian izena eman ahal izango da bigarren hiruhileko honako ikastaro hauetan: helduentzako, umeentzako eta haurtxoentzako igeriketa ikastaroan eta cycling-spinning ikastaroan. Izena emateko lehenengo eguna abenduaren 28a izango da abonatuentzat eta hilaren 30a, berriz, abonatuak ez direnentzat

Urrian hasi ziren umeentzako igeriketa-ikastaroetako taldeetan libre dauden tokietan izena emateko, ikasleek talde horretako gainerako ikasleen antzeko maila izan behar dute. Baldintza hori ikastaroko lehenengo bi saioetan egiaztatuko da, eta betetzen ez bada, ez da izena ematea onartuko. Eskariaren arabera, talde berriak osatu ahal izango dira. 

Hiruhileko ikastaroetan izena emateko epean, urrian hasi ziren eta bete ez ziren urteko ikastaro batzuetan izena eman ahal izango da, baita bertaratzen diren pertsona kopuruan beherakada izan duten ikastaroetan ere. Ikastaro horien prezioa geratzen diren hilabeteen araberakoa izango da. Ikastaroak urtarrilaren 7an hasiko dira. Urte honetako nobedadeak honako hauek izango dira: clycling-spinning talde berri bat eguerdietan, balanced trainingeko talde bat arratsaldez, fitball ariketen ikastaro bat goizez, eta gorputz-programazioko beste bat arratsaldez. Informazio gehiago jaso daiteke Amurrioko Bañueta udal-kiroldegiko harreran edo 945393642 telefonoan, 08:00etatik 21:30era bitartean, astelehenetik larunbatera, eta 09:00etatik 13:30era, igandeetan eta jai-egunetan.