Azaroaren 16ra arte irekita egongo da Aiara eta Amurrioko Erakusleiho Lehiaketaren V. edizioan izena emateko epea

8 Azaroa 2018

Erakusleihoak abenduaren 9tik 20ra egongo dira ikusgai

AEKO (Aiaraldeko Enpreseen Koordinaziorako Federazioa) erakundeak, Aiarako Kuadrillaren babesarekin, Aiarako Erakusleihoen Eskualde Lehiaketaren V. edizioa antolatu du. Horrez gain, Apymca Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak Erakusleiho Lehiaketaren V. edizioa antolatu du Amurrion, 2018ko Gabonetako Kanpainaren barruan.

Aiarako lehiaketan Aiarako Kuadrillan merkataritzako, ostalaritzako nahiz zerbitzuetako establezimendu bat duten eta maila teknikoan ebalua daitekeen erakusleiho bat duten (kanpokoa nahiz barrukoa izan daiteke) pertsona guztiek har dezakete parte.

Amurrioko lehiaketan parte hartzeko, establezimendua udalerri horretan egon beharko da. Izena emateko epea azaroaren 16an, ostiralean, bukatuko da. Amurrioko Kultur Etxean dagoen Apymcaren egoitzan eman daiteke izena, baita 945891200 eta 670497108 telefono-zenbakietara deituta edo apymca@gmail.com helbidera idatzita ere. Aiarako lehiaketan izena ematea doakoa da. Amurrion, berriz, izen-ematea doakoa izango da Apymcako kideentzat; gainerakoek 40 euro ordaindu beharko dituzte.

Gai librea

Bi lehiaketen gaia askea da; hala ere, establezimendu horretan saltzen diren artikuluak eta produktuak agertu beharko dira. Erakusleihoak abenduaren 9tik 20ra egongo dira ikusgai. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte Gabonen aurreko ekimen tradizional horretan parte hartzera.