Asasam-ek Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko gonbidapena egin du

9 Urria 2017

Mozorrorik gabe lan egin, lana oztoporik gabe eman”. Horixe da urtero bezala urriaren 10ean egingo den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren leloa. Aurten, helburua da gizarteari helaraztea buru-osasunak berdin eragiten digula pertsona guztioi eta antzekotasun gehiago ditugula gure artean desberdintasunak baino. Efemeride hau dela eta, Asasamek Laudion urriaren 10ean eta 14an egingo diren eskualdeko ekintzetan parte hartzeko gonbidapena egin dio Amurriori. Ekintza guztiak Asasam-en webgunean, Facebooken eta Twitterren kontsultatu daitezke.