Amurrioko Udaleko Gizarte eta Kultur arloko Zerbitzuetarako aldi baterako zerbitzuen prestaziorako erdi mailako teknikariak kontratatzeko deialdia

13 Apirila 2018

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute lanbide.net webgunean argitaratutako ESKAINTZAN (“Gizarte eta Kultur Zerbitzuetako teknikaria”), webgunean bertan edo Amurrioko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoan.

Izena emateko epea apirilaren 16an hasi eta hile bereko 20an amaituko da.

Aldi berean, Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte apirilaren 20a baino lehen.

Aurkeztu behar diren agiriak:

                -  Udal bulegoetan ematen den eskabide-orri normalizatua.

                - NANaren fotokopia.

                - Eskaturiko tituluen fotokopia.

                - Euskararen ezagutza ziurtatzen duten agirien fotokopia.

                - Lan-esperientziaren ziurtagiriak (zerbitzu ziurtagiriak, kontratuen kopiak eta lan-bizitza). Egindako lanak, kategoria eta denbora zehaztu beharko dira.

                - Prestakuntza ikastaro eta masterren ziurtagirien fotokopia.

Ez dira onartuko LANBIDEk kudeatu eta balioztatuta ez dituen eskaerak.

Eskaeran adierazi beharko da oinarrietan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla, eta Alkatetzari zuzenduko zaizkio.