Amurrioko Udalak ur edangarriz hornituko du Izartzako goardaren etxea

2 Urtarrila 2019

Amurrioko Udalak Izartzako goardaren etxearen egokitzapen lanak egiten ari da, ingurumen ondarearen eta gune naturalen sustapenerako zentro bilakatzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da ponpaketa sistema instalatzea San Roke baselizan, eraikinak ur edangarria izan dezan.

Goardaren etxera ura eramateaz gain, obra horiek baliatuz, etorkizunean elektrizitatea eta zuntz optikoa instalatzeko egokitzapen lanak egingo dira.

Une honetan, leku hori, aldian behin mendi publikoan lan egiten duten brigadetarako biltegi eta babesleku gisa erabiltzen da, eta baita kirol ekitaldiren bat egiteko ere.

Hilabete inguruko iraupena izango duten lanak Excavaciones Campo enpresak egingo ditu, 39.784 euroren truke.