Amurrioko Udalak Larrabeko gizarte etxeko lanak hasi ditu

25 Ekaina 2019

Amurrioko Udalak Gizarte Zentroa eraikitzeko lanak hasiko ditu aste honetan Larrabe auzoan. Lanak, auzoetako batzarretan herritarrek bideratutako behar bati erantzuten diote.

Lan horien barruan aurretik fabrikatutako metalezko bi modulu ezarriko dira. Bat, herritarrek antolatutako jardueretarako bilera lokal gisa egokituko da, eta instalazioaren beste modulua komun gisa egongo da prestatuta.

Gizarte Zentroak, instalazioak erabili ahal izateko beharrezkoa den ekipamendua izango du, eta baita argiztapena ere, led argiekin, eta korronte hartuneak.

Ingurunearen berrurbanizazioa

Gizarte Zentroa ezartzeko lanen barruan ingurunearen berrurbanizazio txikia jasoko da, auzokideentzako irisgarritasun egokia bermatzeko. Lanak 66.000 euroko inbertsioa eskatuko du, eta hilabete inguruan egingo da.