Amurrioko Udalak hondartzarako bidaia kanpaina jarriko du martxan uztailean

17 Ekaina 2019

Amurrioko Udalak hondartzarako bidaia kanpaina jarri du martxan beste urte batez. Irteerak uztailean zehar egingo dira, eta helburua biztanleen artean udako aisialdia bultzatzea izango da. Horretarako, datorren hileko astearte guztietan egingo diren bost irteera programatu dira:

  • Uztailaren 2an: Hondarribia
  • Uztailaren 9an: Santander
  • Uztailaren 16an: Donostia
  • Uztailaren 23an: Donibane Lohizune
  • Uztailaren 3an: Zarautz

Autobuserako txartelak Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira, irteera egunaren aurreko ostiralera arte. 14 urtetik gorakoentzako prezioa 8 eurokoa izango da bidaia bakoitzerako, eta 14 urtetik beherakoek 6 euro ordaindu beharko dute. Amurrion Erroldatuta ez daudenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dute.   

Irteera goizeko 09:00etan izango da Araba kalean, Amurrio Antzokitik gertu. Itzultzeko ordua 20:00ak izango dira.