Amurrioko Kultur Etxean hitzaldi bat emango da genero-indarkeria jasaten duen emakumeren bat ezagutuz gero jarraitu beharreko urratsen inguruan

30 Urtarrila 2019

Urtarrilaren 30ean izango da, arratsaldeko 19:00etan

Aurreraka Emakumeen Elkarteak, Amurrioko Udaleko Berdintasun sailarekin lankidetzan, hitzaldi bat antolatu du urtarrilaren 30erako. Hitzaldia Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Ekimena Genero Indarkeriaren Prebentzio Programaren parte da, aipatutako erakundeak 2019ari begira antolatu nahi duena. Hitzaldia genero-indarkerian espezializatutako prestakuntza jaso duen profesional batek emango du. Horrez gain, delitu horien inguruko prebentzioaren eta jarduketaren esparruan egiten du lan. Zehazki, Ertzaintzako agente batek emango du hitzaldia, eta genero-indarkeria jasaten duen emakumeren bat ezagutuz gero jarraitu behar diren urratsak azalduko ditu. Horrekin batera, polizia-etxetan genero-indarkeriaren biktima izan diren emakume eta haurrez arduratzeko aplikatzen den protokoloaren xehetasunak ere azalduko ditu, baita biktimen babes pertsonalari begira jarraitzen diren irizpideak ere. Herritar guztiei gizarte-intereseko hitzaldi horretan parte hartzeko gonbita luzatzen zaie.