AMURRIOKO HIRIBILDUA 2015 ARGAZKI LEHIAKETA

9 Otsaila 2015

GAIA: bi modalitate:

1.- Gai libreko hiru argazkiren bilduma.

2.- Amurrio eta kulturati buruzko hiru argazkiren bilduma.

AMURRIORI BURUZKO ARGAZKIREN BILDUMAREN HELBURUA: Lehiaketarekin, argazki bidezko irudien bitartez, Amurrioko aberatsa eta era askotako den bizitza kulturala: Musika eskola, dantza eskola, trikitixa eskola, arte eskola. Amurrio Antzokia. Liburutegiak. Kultura Etxea. Elkarteen lana. Jaiak. Amurrion kultura egiten duten guztiek.

LANAK: Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi bilduma aurkeztu ahal izango ditu modalitate bakoitzean, argitaragabeak. Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du. Epaimahaiak bildumen koherentzia kontutan hartuko du. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan.

Argazki proposamen bakoitza jpg formatua 72 ppi-tan. Beharbada lana aukeratua izango denez, oinarri hauetan zehazten diren inpresiorako bereizmen neurri egokia duen kopia bat izatea partehartzailearen ardura izango da.

LANAK BIDALTZEA: Lehiaketan izen emateko formularioa www.amurrio.org/concursofotografico helbidean duzue.

JASOTZEKO EPEA: Lanak onartzeko epea 2015ko martxoaren 2tik martxoaren 31era izango da. Biak barne.

LEHENENGO AUKERAKETA: Epaimahaiak euskarri informatikoetan jasotako lanen artean aukeraketa bat egingo du. “La Casona”n udal erakustaretoan erakusketa bat prestatzeko antolatzaileek aukeratutako argazkien egileei eskatuko dizkiete argazkiak paperean. Sorta honetatik saridunak aterako dira.

AUKERATUTAKO ARGAZKIAK: Egileak, hautatua izaten badira, antolatzaileei lanak bidali behar dizkie jarraian aipatzen den baldintzetan: 40 X 50 zm-ko neurria eta 2 mm-ko lodiera duen “passepartout” zurrunaren gainean ezarria eta formatu bertikalean jarria. Argazkiaren formato eta neurria librea dira baina ezin dira “passepartout” baino handiagoa izan.

Aukeratutako lanak, Gasturik gabe eta behar den bezala bildua bidali behar dira. Paketearen kanpoaldean lanaren goiburua baino ez da azalduko, inolako datu pertsonalik gabe. Lanaren goiburu berak azaldu beharko du beste gutun-azal baten kanpoaldean. Bigarren gutun-azal honetan lehiakidearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea sartu beharko dira, lanen zerrendarekin eta bildumaren goiburuarekin batera. Bai paketean, bai gutun-azalean jarri beharko da “Amurrioko hiribildua argazki-lehiaketarako” eta modalitatea ere adieraziko da: “Gai libre” edo “Amurrio” eta helbide honetara igorriko dira: Kultur Etxea, Landako kalea 8, 01470 Amurrio, Araba.

Parte hartzaile bakoitzak bere gain hartuko du lanak igortzean hauek jasan ditzaketen kalteen edo galtzearen ardura.

EPAIMAHAIA: Erakusketarako argazkiak aukeratzeaz eta sariak emateaz arduratuko den epaimahaia argazki munduko hiru pertsona adituk osatuko dute. Erabakia aldaezina izango da.

SARIAK:

- 1. saria gai libreko 3 argazkiren bildumarentzat:  400 € eta garaikurra

- 2. saria gai libreko 3 argazkiren bildumarentzat:  200 € eta garaikurra

- 1. saria Amurriori buruzko 3 argazkiren bildumarentzat:  800 € eta garaikurra

- 2. saria Amurriori buruzko 3 argazkiren bildumarentzat:  200 € eta garaikurra

Legeak dioenez sariek dagokien atxikipena daramate.

Saritutako lanak goiko definizio euskarri informatikoan eta paperean eman beharko zaizkie antolatzaileei.

SARI BANAKETA ETA ERAKUSKETA: Sari banaketa 2015eko ekainaren 5ean izango da, 20:00etan, “La Casona” erakusketa aretoan. Egun horretan bertan inauguratuko da ekainaren 29ra arte zabalik izango den erakusketa.

LANAK MANTENTZEA ETA BUELTATZEA: Sarituak izan ez diren argazkiak egileak berak edo baimendutako beste edozeinek jaso ahal izango ditu Amurrioko Kultur Etxean 2015eko irailaren 25a bitartean. Epe horretan jaso ez diren argazkiak Amurrioko udalaren esku geratuko dira. Lanak korreoz eskuratu nahi dituenak halaxe jakinarazi beharko du eta bere gain hartuko ditu itzultzeko gastuak.

Nahiz eta lanak kontu osoz erabiliko diren, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko, eurenak ez diren arrazoiengatik, argazkiren batek kalteak izaten baditu.

ESKUBIDEAK: Lehiakidea izango da igorririko argazkiaren egile eskubideen titular bakarra eta bera arduratuko da hirugarren batek argazkiari dagozkion eskubideak ez eskatzeaz.

Hirugarren batek argazkiaren eskubideak edota argazkia ondo erabili ez izanaren eskubideak eskatzen baditu, ardura egilearena soilik izango da. Ondorioz, Udalak ez du izango inolako erantzukizunik.

Lehiaketa honetan parte hartzeak saritutako argazkien ustiaketa Amurrioko Udalaren esku uztea dakar. Hala ere, Udalaren eskubide hau egileek aukeztutako lanen gainean dituzten ustiaketa eskubideekin bateragarria da, eskubide horiek egileenak izaten jarraitzen baitute.

AZKEN ARAUAK: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar. Aurreikusi gabekorik izanez gero, epaimahaiak hartuko du erabakia. Epaimahaiak edozein sari eman gabe uztea erabaki dezake.