Amurriok San Joan eguna eta Udako Solstizioaren jaia ospatuko ditu urtaro berriari ongi etorria emateko

18 Ekaina 2019

Uda heltzean, Amurriok, beste urte batez, Udako Solstizioaren jaia eta San Joan jaia ospatuko ditu. Aresketamendiko Energia Berriztagarrien Parke Tematikoak, dibertsioa, hezkuntzarekin, kulturarekin eta ingurumenarekin uztartuko duen Udako Solstizioaren jaia jasoko du ekainaren 22an. San Joan jaiari dagokionez, ekainaren 23an ospatuko da.

Udako Solstizioaren jaia Aresketamendiko energia berriztagarrien parke tematikoan ospatuko da, goizeko 11:00etatik aurrera. Programazio osoa:

11:00 - 14:00: Autobus zerbitzua gasolindegiko markesinatik Aresketamendira.

Tailerrak Gurutze Gorriarekin.

11:00 - 18:00: Bisita gidatuak parke tematikora.

Puzgarriak, zeramika tailerra eta zurezko Jostailu Erraldoiak.

Txosna zerbitzua.

13.30 - 14:00: Musika zuzenean.

13:00etatik aurrera. Eguzki-txistorra jana. (0,5 €/pintxoa).

14:30etik aurrera, herri bazkaria (Umeen menua, 5 €. eta helduen menua, 7 €. Txartelen salmenta parkean bertan).

16.00 - 17.00: Musika zuzenean.

17:00 - 19:00: Autobus zerbitzua Aresketamenditik gasolindegiko markesinara.

San Joan jaia

San Joan jaia Urrutia Jauregiko Landan egingo da 19:00etatik aurrera. San Joan jaiaren programazio osoa:

19:00-21:30 :UDAL MUSIKA ESKOLAKO KONBO taldearen emanaldia.

19.30-21:30: KALAKA, zurezko jostailu parkea eta aurpegiak margotzeko tailerra.

19:30: TXOKOLATE-JANA

21:45: AIARA DANTZA TALDEAREN emanaldia

22:00: SAN JOAN SUA

22:15: Dantzaldia OROTS taldearekin

San Juan suak segurtasun aholkuak.pdf