AMURRIOK MIKOTURISMO EGUNEN XV. EDIZIOA OSPATUKO DU

31 Urria 2018

Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko tokiko garapen agentziak ‘Mikoturismo Egunak’ ekimena antolatu du beste urte batez. XV. edizio honetan hiru asteburu izango ditugu, eta perretxikoak dastatu ahal izango dira hainbat tabernatan, XIII. Pintxo Lehiaketaren barruan. Horrez gain, ez dira faltako perretxikoen sailkapena eta erakusketa udal pilotalekuan.

"Mikoturismo Egunak" ekimenaren XI. edizioaren programazio osoa:

URRIAK 20, 21, 27 ETA 28, ETA AZAROAK 3 ETA 4:

Perretxikoekin eginiko pintxoen XIII. lehiaketa. Dastaketa taberna hauetan: Atxubi, Batzoki, El Crucero,  Frontón Taberna, Guk, Kili Berria, Kuskumendi, Nagusi, El Rinconcito, Siglo XXI, La Terraza y Txoko Gorri.

Tabernentzako saria:

• Pintxorik onena, epaimahaiaren bozketa: 200 € eta plaka.

• Pintxorik onena, herritarren bozketa: 150 € eta plaka.

2018ko pintxorik onena aukeratzeko herri-bozketan parte hartzeko, gutxienez 9 pintxo probatu beharko dira. Bozketan parte hartzen dutenen artean, Apymcara atxikitako saltokietan erabiltzeko 325 €-ko bi sari zozkatuko dira.

URRIAK 20, 21, 27 ETA 28, ETA AZAROAK 3 ETA 4: Menu gastronomikoak

Jatetxeek sasoiko perretxikoekin eginiko menu gastronomikoak: Abiaga (28,00 € + % 10eko BEZa, bodegarik gabe), Bideko (43,00 € + % 10eko BEZa).

AZAROAK 3 LARUNBATA: Perretxikoen sailkapena

18:00etatik 20:00etara perretxikoen sailkapena egingo da udal-pilotalekuan, Arriola Mikologia Elkartearen eta Alberto Villanueva mikologoaren eskutik. Sailkapena publikoarentzako irekia da.

Interesdunak ikusle gisa joan daitezke, zalantzak argitu eta bildutako espeziak eraman ahal izango dituzte, horiek sailkatzeko.

AZAROAK 4 IGANDEA

Urtero Mendiko Lagunak taldeak antolatzen duen Gorobel ibilbidearekin bat, Mikoturismo Egunak ekimenaren amaiera ospatuko dugu.

• 10:00etatik 14:00etara: artisautzaproduktuen azoka eta salmenta udalpilotalekuan.

• 11:00etatik 14:00etara: perretxikoen erakusketa udal-pilotalekuan, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik.

• 13:30ean: epaimahaiaren sari-banaketa perretxikoekin eginiko pintxoen XIII. lehiaketako taberna irabazleari.

*ARRIOLA MIKOLOGIA ELKARTEAK ZALANTZAK ARGITZEN DIZKIO ETA LAGUNDU EGITEN DIO PUBLIKOARI PERRETXIKOAK IDENTIFIKATZEN: urtero legez, perretxikoen goi-denboraldia iristearekin batera, Amurrioko Arriola Mikologia Elkartea perretxikoak identifikatzeko zalantzak argitu nahi dituzten edo laguntza behar duten amurrioarren esku jarriko da. Elkarte horretako kideek herritarrei arreta eskainiko diete zalantzak argitzeko Amurrioko Kultur Etxean duten egoitzan, urritik abendura bitarteko astearte guztietan, 18:30etik 19:30era.