Amurriok I. Patata tortilla pintxo lehiaketa antolatuko du martxoaren 16tik 31ra

13 Martxoa 2019

Amurrio Bidean-ek I. Patata Tortilla Pintxo Lehiaketa antolatu du Amurrioko ostalarien artean. Guztira 8 izango dira martxoaren 16tik 31ra luzatuko den lehiaketan parte hartuko duten establezimenduak, eta bezeroek aukeratuko dute tortillarik onena, bozketa bitartez.

Pintxorik onena aukeratzeko, lehiaketan parte hartzen duten establezimendu guztien zigilua izan beharko duten bozketako txartelak entregatu beharko dira Kultur Etxean eta Udaletxean egongo diren hautetsontzietan. Botoa emateko azken eguna apirilaren 1a izango da.

Horrez gain, bozketan parte hartzen duten pertsona guztiak zozketa batean sartuko dira. Lehiaketara aurkeztu diren pintxo guztiak dastatu eta zigilatu dituzten partaideen artean, bi pertsonarentzako dastaketa menu bat zozketatuko da Abiaga Jatetxean.

Denak dastatu ahal izan ez dituen arren, gutxienez 5 zigilu dituenak, bozketan parte hartu ahal izan ez arren, bere txartela hautetsontzietan utzi ahal izango du, Barañano 6 vermut botilaren zozketan parte hartzeko.

Parte hartuko duten establezimenduak hauek dira: Alanbike, Kili Berria taberna, Batzoki Berria, Kuskumendi Coffe Bar, Nagusi, Rubik Taberna, Frontón taberna eta Txoko Gorri. Establezimendu irabazleak plaka bat jasoko du.