Amurriok bi eremu berri sortu ditu txakurrak solte ibiltzeko, bata Goikolarran eta bestea Maskuribain.

18 Urtarrila 2016

Alde batetik, Goikolarrako eremua izango dugu, futbol zelaiaren atzeko eremuan eta hirurehun eta berrogeita hamar metro karratuko azalera duena. Gainera, eremu hori auzo horretako auzokoek eskatu dute. Eta bestetik, Maskuribai inguruan, lehen Cuchillos Mariaka kokatzen zen tokian, ibaiertzean zehar dagoen eremua, 1.045 metro karratuko hedadura duena.

Handitze hauekin Amurriok 40.000 m2 izango ditu horrelako espazioetara bideratuta.

Txakurrak solte egon ahal duten (arriskutsu gisa hartutako arrazak kenduta) hamabi eremu horietako batzuk ez dute ordutegirik. Honako hauek dira: Abiabarri, Adarraga, Errotatxu, Gernikako Arbola, “Monte de los Ahorcados”, San Roque, Maskuribai eta Goikolarra.Gainontzekoek, hau da, hilerriko parkeak, Landaburuk, Aiala etorbidearen atzealdeak eta geltokiko plazak ordutegi murriztua daukate. Neguan zehar, arratsaldeko zazpietatik goizeko hamaiketara eta udan arratsaldeko zortzietatik goizeko hamaiketara.

Eremu horiei buruzko informazioa emateko, udalbatzak dagoeneko bertan dauden seinaleak berrituko ditu eta txakurrak solte egoteko eremuetan panel gogorrak jarriko ditu, gehiago irauten dutenak. Euskarrietan honako informazioa jasoko da: eremuari buruzko informazioa, mapa bat, ordutegia eta animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko udal-ordenantzetara sartzeko kodea.

Udaleko webguneak, www.amurrio.eus, “Amurrion bizi” estekaren barruan, txakurrentzako olgetarako eremuei bideratutako atal bat dauka, baita gomendioak eta oinarrizko arauak ere agertzen dira, hau da, higienea, osasuna, bizi-kalitatea eta gizalegeak, besteak beste.