Amurriok badauka dagoeneko jaiak iragartzen dituen kartela

11 Maiatza 2018

Juan Diego Ingelmo Benaventek aurkeztu duen “Iguarrako” lanak irabazi du Amurrioko Udalak antolatu duen 2018ko Jaietako Kartel Lehiaketa. Kartela Burrianatik (Castelló) bidali duen irabazleak 800 euroko saria jasoko du.

Kartel irabazlearen aukeraketaz gain, epaimahaiak umeei zuzendutako 2018ko Jaietako Kontrazalen Lehiaketari buruzko erabakia ere hartu du. Hiru sari eman ditu:

Kontrazalen Lehiaketaren lehen saria: “Iguarrakoren zapiak” lana egin duen Unai Hernández Martinek 60 euroko saria jasoko du eskolako materialean.  

Kontrazalen Lehiaketaren bi accesitak, berriz, Maider Udaeta Martínek eta Cayetana Berdat Passarok eramango dituzte.

Hiru irabazleek jaso dituzten sariak, Amurrio Antzokian erabiltzeko zinebonoarekin osatuko dira.  

Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, sarien banaketa ekitaldia egingo da Bañueta Kiroldegiko atarian, eta ekainaren 1era arte ikusi ahal izango den eta aurkeztutako lan guztiak biltzen dituen erakusketa inauguratuko da. Aurten 13 lan aurkeztu dira Kartel Lehiaketan, eta 33 proposamen bidali dira Kontrazalen Lehiaketara.