Amurrio Bidean-ek 12 prestakuntza ikastaro programatu ditu hurrengo bi hilabeteetarako

13 Iraila 2019

Amurrio Bidean-ek irekita du irailetik azarora emango diren prestakuntza ikastaroetarako izena emateko epea. Mota guztietako hamabi prestakuntza ekintza, robotikatik hondakinen kudeaketara edo ekonomiaren kudeaketara. Ikastaroen edukian sakontzeko edo horietan izena emateko, interesatuta dauden pertsonak Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarri beharko dira formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan edo 945891721 telefono zenbakian.

Epe laburrean bost prestakuntza ekintza hasiko dira:

  • Zibersegurtasuna: Babestu zure negozioaren informazioa (2 ordu): Irailaren 26an izango da. Jardunbide egokiak azalduko dira, enpresa bakoitzaren alderdi zaurgarriak identifikatu ondoren.Kontuan izan behar da arriskuak eta mehatxuak, sarri askotan, ez datozela kanpotik, konturatu gabe guk geuk eragiten ditugula, gutxieneko segurtasun neurriak hartzen ez ditugunean. Informazioaren segurtasuna hobetzeko balioko dizuten jardunbide egokiak, neurriak eta kontrolak hartzen erakutsiko dizu.
  • Merkataritza plan operatiboa. Zer egin behar dut saltzeko eta nori? (21 ordu): Jarduera hori urriaren 3tik 24ra luzatuko da. Helburua, partaideari bezeroak erakartzeko estrategiak definitzen laguntzea, dagokion komunikazio eta merkataritza plana egiteko tresnak ematea, salmenta prozesuaren faseak erakustea eta arrakastaz aurre egiten laguntzea da.  
  • Programazioa robotika industrialean eta lankidetzakoan (100 ordu): Ikastaroaren bitartez, partaide bakoitzak robot batzuk eta horien aukerak ezagutuko ditu, eta baita fabrikatzaile bakoitzaren programazio lengoaia ere (ABB, KUKA eta FANUC), eta oinarrizko programak sortzeko eta aldatzeko gai izango da. Ikastaro horrekin robotekin lan egiteak dituen ohiko arazoak konpontzen ikasiko da. Ikastaroa urriaren 4tik 31ra egingo da. Plaza mugatuak ditu. 
  • Bezeroaren arreta (70 ordu): Bezeroaren ikuspegia landuko da; komunikazio teknikak eta arreta egokia, bezeroaren profilaren eta haren beharren definizioan oinarrituta. Komunikazioarekin eta bezeroaren arretarekin erlazionatuta partaideek dituzten gaitasun pertsonalak hobetzeko tresnak landuko dira. Amaitzeko, merkataritza arloko kudeaketarako salmentako trebezia pertsonalak aintzatetsi eta hobetuko dira. Urriaren 7tik 31ra luzatuko da.   
  • Ingurumenarekin erlazionatutako lege eskakizunen identifikaziorako tresnak: Prestakuntza honen helburua ingurumenari buruzko azken lege berrikuntzak ondo ezagutzea izango da.Horretarako (kasu praktikoen bitartez), partaidearen jardueran aplikagarri den ingurumen arloko legedian sakonduko da. Ikastaroa urriaren 14tik 23ra egingo da.

Ikastaro horiez gain, urriaren bigarren hamabostalditik aurrera egingo diren ikastaro hauetan izena emateko epea ere irekita dago: Industria hondakinen kudeaketa eta IKSen erabilera (12 ordu); Oinarrizko ekonomia-finantza alderdiak zure enpresan (21 ordu); Salmenta teknikak (70 ordu); Laneko Arriskuen Prebentzioa (Metalaren sektorea) (20 ordu); Nire enpresa ondo al doa? Kudeaketa kontrola Dummientzat (21 ordu); eta Tokiko produktuen maridajea (10 ordu)