Abuztuaren 3ko San Rokeren jaitsierak iragarriko du Amurrioko festak iristear daudela

2 Abuztua 2019

Abuztuaren 3an, 18:00etan, izango da San Rokeren irudiaren jaitsiera bere ermitatik Santa Mariaren elizara arte, prozesioan eta oinez, abuztuaren 12tik 17ra bitartean Amurrioko jaiak ospatuko direla eta. Ermitara autobusez igotzeko bi zerbitzu egongo dira, 17:30ean eta 17:45ean, Santa Maria elizako biribilguneko markesinatik, eta San Joseko markesinan geldialdia egingo du. Amurrioko patroia bere tenplura itzuliko da bere egunean, abuztuaren 16ean. Ekitaldi hori Santa Vera Cruzeko Kofradiak antolatu du.