Abenduaren 29an umeentzako eta gurasoentzako sukaldaritza-tailer bat egongo da El Refor jatetxean.

23 Abendua 2015

Abenduaren 29an El Refor jatetxeko sukalde-txokoan adingabeentzako sukaldaritza-tailerra eskainiko da euskaraz, 11:00etatik 13:00etara. Tailer horren bitartez, ogia, txoripanak eta pizzak egiten ikasiko dute. Tailer erraza izango da, eta umeak izango dira protagonistak, gurasoen laguntzarekin. Gurasolagun Programaren (Berbalagun programaren aldaera bat) helburua da familiartean euskararen erabilera sustatzea. Izen-ematea doakoa da. Izena emateko mezu elektroniko bat bidali behar da aiaraldea@aek.org helbidera.