500 banderola Amurrioko jaietan balkoiak apaintzeko

29 Uztaila 2019

Amurrio dotore jantzi nahi da jaiak ospatzeko. Horretarako, iaz banderatxoak banatu ziren udalerriaren erdialdean, balkoietan jartzeko eta txupinazo aurreko egunetan jai giroa berotzen joateko. Proba pilotuak oso harrera ona izan zuen herritarren artean eta, ondorioz, aurten berriro egingo da.

Udaleko Jaietako Sailak 500 banderatxo prestatu ditu amurrioarren artean banatzeko. Abuztuaren 1etik aurrera jaso ahal izango dira La Casonan dagoen Turismo Bulegoan, eta familia unitate bakoitzari banderatxo bat emango zaio. (Pertsona bakoitzak bi banderola bakarrik jaso ahal izango ditu, bi familia unitate desberdinentzat)

Turismo Bulegoaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 14.00ra eta 17.00etatik 19.00tara, eta larunbat, igande eta jai egunetan 10.00etatik 14.00tara.