“Maitasuna eta pedagogia, bizipozaz hezi” da urtarrilaren 18tik 22ra egingo diren XVI. Hezkuntza Jardunaldi Irekien izenburua

15 Urtarrila 2016

Urtarrilaren 18tik 22ra egingo dira Aresketa Ikastolak urtero antolatzen dituen XVI. Hezkuntza Jardunaldi Irekiak. Aurtengo jardunaldien izenburua “Maitasuna eta pedagogia, bizipozaz hezi” da. 19:00etatik aurrera hasiko dira, Katekesian, urtarrilaren 19an izan ezik; egun horretan, hitzaldi dinamiko bat egingo da Ikastolako gimnasioan. Zientziaren, eszenaren, psikologiaren eta hezkuntzaren arloko profesional hauek parte hartuko dute: Marta Macho-Stadlerrek, Néstor Muzok, Violeta Gallegok, José María Torok eta Joaquín Jiménezek.

XVI. HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIAK

(Urtarrilaren 18tik 22ra) “Maitasuna eta pedagogia. BIZIPOZAZ HEZI”

  • Urtarrilaren 18a, astelehena: “Ez al dizu zirrararik sortzen zientziak? Ez, izan ere... Letretakoa naiz”. Marta Macho-Stadler. (Matematiketan doktorea. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea. “Mujeres con-ciencia” blogaren editorea. Bilbo).
  • Urtarrilaren 19a, asteartea: “Umorea, adierazpena eta sormena”. Néstor Muzo (clowna, aktorea eta eszena-zuzendaria, terapeuta gestatikoa. Argentina).
  • Urtarrilaren 20a, asteazkena: “Jolasa eta bizipoza, ikasketaren funtsezko aitzindariak”. Violeta Gallego (psikologo klinikoa, eta hazkuntzan eta arreta goiztiarrean aditua. Bilbo).
  • Urtarrilaren 21a, osteguna: “Bihotzaz hezi: Gogo biziz ikasi”. José María Toro (Lehen Hezkuntzako maisua, idazlea, irakasleen trebatzailea, hizlaria. Lora del Río, Sevilla).
  • Urtarrilaren 22a, ostirala: “Jakintzatik kargugabetzera: hezitzailearen jarrera etikoa”. Joaquín Jiménez (analista psikokorporala, eskola-orientatzailea. Ustaize, Nafarroa - Bartzelona).

** Lekua: Katekesi-aretoan, urtarrilaren 19an (asteartea) izan ezik; egun horretan, hitzaldi dinamiko bat egingo da Ikastolako gimnasioan. ** Ordua: egunero 19:00etatik aurrera.