UDALAK 2015eko LEHEN BILERA IREKIAK EGINGO DITU AUZO BATZAR BAKOITZAREKIN

21 Urtarrila 2015

Amurrioko Udalak eutsi egin nahi dio 2012an abiarazitako komunikabide ireki eta gertukoari. Izan ere, horrek aukera ematen dio Amurrioko herritarren beharrizanak zuzenean biltzeko eta, hala, auzoen egoera hobetzeko.

Hona hemen auzo bakoitzeko bileraren deialdia:

  • Juan Aranoa (Alkinar). Urtarrilaren 27an, 18:30ean, Gazte-Alaiak lokaletan (APDEMA lokaletan, Landaburu kalea, 1, behea).
  • Larrabe. Urtarrilaren 28an, 18:45ean, udaletxean.
  • Landako.  Urtarrilaren 2an, 18:30ean, udaletxean.
  • San José. Otsailaren 4an, 18:30ean, Arenalde Bizilagunen Elkartearen lokalean (Zabaleko kalea, 10).
  • Goikolarra. Otsailaren 6an, 18:30ean, zabuen plazaren ondoko lokalean (Goikolarra auzoa).
  • San Roque. Otsailaren 9an, 18:30ean, San Roke ermitari erantsitako lokalean.
  • Bañuetaibar. Otsailaren 11n, 18:30ean, udaletxean.

Azkenik, gogorarazi nahi zaie hala auzoei nola Amurrioko herritarrei Auzobegirale figura dagoela udaletxean eta hara bidal daitekeela Amurrio hobetzea helburu duen edozein kexa edo gorabehera (baldosa puskatuak, kutxatila hondatuak, etab.). Auzobegiralerekin harremanetan jartzeko, erabili honako bide hauek: