Neurriak hondakien bilketan eta gomendioak positiboak edo berrogeialdian dauen etxeetan Covid-19A dela eta

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez, honako hau jakinarazten da:

  • Traste handien bilketa: alarma-egoerak irauten duen bitartean TRASTEAK EZ UZTEA eskatzen zaie herritarrei.
  • Garbigunea: alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, ahal den neurrian Garbigunera ez joatea eskatzen zaie herritarrei.
  • Hiri-hondakin solidoen bilketa: edukiontziak biltzeko zerbitzua aldi horretan ohiko moduan ematen jarraitzen da, betiere SND/271/2020 martxoaren 19ko Aginduan azaltzen diren neurriak hartuta. Agindu horren bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisian hondakinak kudeatzeko jarraibideak ezartzen dira Gainera, honako hau eskatzen zaie herritarrei:
  • Ez utzi poltsarik edukiontzietatik kanpo, garbiketako langileak kutsatu ez daitezen.
  • POSITIBOAK DIREN edo berrogeialdian dauden etxeak: birziklatzeko bereizketarik ez egitea eta errefuxa frakzioan uztea, eranskinean adierazitako neurriak jarraituz, Ministerioaren webgunean ere eskuragarri: COVID-19 jarraibideak. Bateria batzuk edukiontzi gehigarriekin indartuko dira.
  • POSITIBORIK GABEKO etxeak: zatiki guztiak (papera/kartoia, beira, ontziak eta organikoa) ahalik eta gehien bereiztea, gainerakoen frakzioa murrizteko. Erosketa egiteko edo beste erabilera batzuetarako erabiltzen diren eskularruak errefuxa frakzioan utzi behar dira (ez ontzi arinenean, horia dena).
  • Zaborra jaitsi aurretik eta ondoren eskuak garbitzea.

Herritarrei jakinarazten zaie, COVID-19 dela eta, zerbitzuaren enpresa esleipendunak barne-protokolo batzuk ezarri dituela zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzeko eta langileen artean koronabirusa ugaritzea prebenitzeko.

Herritarrei eskatzen diegu, mesedez, osasun-jarraibideak eta gomendioak bete ditzatela, arrisku-faktoreak minimizatzeko, osasun-sistema ez gainditzeko eta kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko.

Denon esku dago birusaren eragina eta hedapena geldiarazi ahal izatea.

Hartutako neurriak