Nekazaritzako ibilgailuen aldizkako ikuskatzeen urteroko kanpaina toki berean egingo da aurten, martxoko hainbat egunetan

Prezioa 42,14 eurokoa izango da.

Applus Iteuve Euskadik, martxoan, Amurrio udalerrian urtero nekazaritzako ibilgailuetarako egiten duen aldian behingo ikuskaritzen kanpaina abiaraziko du. Aurten aldatu egingo da ikuskatze tekniko hori egiteko unitate mugikorraren kokapena. Udalerri bakoitzerako egun batzuk ezarri dira, eta ikuskatzea jaso nahi duten guztiek toki berera joan beharko dute. Hala, martxoaren 12an, unitate mugikorra Lezamako elizaren ondoan egongo da, udalerri horretako, Amurrioko, Larrinbeko, Lekamañako eta Saratxoko nekazaritzako ibilgailuek IAT pasa dezaten. Martxoaren 17an, Delikako ibilgailuek Urduñako hilerriaren ondoan egin ahalko dute ikuskatzea; Aloria, Artomaña eta Tertangakoek, berriz, martxoaren 18an. Bestalde, Baranbioko nekazaritzako ibilgailuek Orozko edo Zeberiora joan beharko dute martxoaren 24an. Udalerri honetako nekazaritzako ibilgailuen jabeei eskatzen diegu beren udalerriari dagokion egunean gauza dezatela ikuskatzea, 09:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 18:00etara. Ahal dela, zenbateko zehatza ordaintzeko eskatzen dugu. Ikuskatze bakoitzak 42,14 € balio du.