NAGUSI ZENTROKO OTSAILEKO JARDUERAK

Otsailean, Nagusi zentroan jarduera gehiago izango ditugu, Amurrioko Adineko Pertsonen Kontseiluaren eskutik. Jarduerak hilaren 12an hasiko dira, 18:00etan izango den “Morir dignamente, últimas voluntades” (Duintasunez hiltzea; azken borondateak) hitzaldiarekin. Otsailaren 15ean, larunbatean, dantzaldia egingo da 19:00etatik aurrera. Jarduerek otsailaren 20an, igandean, jarraituko dute: zineforuma egingo da 14 kilómetros filmarekin; urtarrilerako aurreikusi zen, baina otsailera atzeratu zen. Otsaileko azken jarduera hilaren 25ean, asteartean, izango da: bisitaldia Balmasedako La Encartada txapel-fabrikara. Autobusa Araba kaletik aterako da, Telefónicaren paretik, 10:00etan. Bisitaldian parte hartu nahi dutenek otsailaren 18tik 21era eman beharko dute izena Nagusi zentroan, 18:00etan.