Nafarroa erdialdean izandako uholde larriei buruzko Erakunde-Adierazpena

Joan den uztailaren 8an izandako euriteen eta Zidakos ibaiak gainezka egitearen ondorioz, Tafalla, Erriberri, Puiu, Beire, Pitillas, Leotz, Barasoain, Ezporogi, Garinoain, Leotz, Lerga, Murillo el Cuende, Orisoain, Zare, San Martín Unx eta beste hainbat udalerrik kalte handiak jasan dituzte. Gertakari horiek, etxebizitzak, garajeak eta saltokiak larriki kaltetzeaz gain, oinarrizko azpiegiturak ere kaltetu dituzte, baita udalerri barruko komunikazio-bideak eta kaleak nahiz nekazaritzako eta abeltzaintzako bideak ere.

Zoritxarrez, uholdeek 25 urteko gazte baten heriotza eragin dute; gazte hori Zeru Cañada Zorrilla da, eta bizitoki zuen Gardalain udalerrira zihoala zendu zen.

Hondamendi natural horren aurrean, ezinbestekoa da administrazio publiko eskudunen inplikazioa eta kalte larriak jasan dituen eskualde horrekiko elkartasuna erakutsi nahi duten erakunde guztien lankidetza ekonomikoa. Tafallako udalak antolatu dituen auzolanetan pertsona askok eta askok elkartasun handia erakutsi dute, eta baliteke tokiko beste administrazio batzuek auzolan ekonomikoak antolatzea, euriek udalerrietan kaltetu dituzten zatiak berriz eraikitzeko beharrezkoak diren inbertsioak egin ahal izateko.

Hori dela eta, Amurrioko Udalak honako ERABAKI hau onestea proposatzen du:

Lehenengoa.- Udal honek elkartasun osoa adierazi nahi die 2019ko uztailaren 8an Nafarroa Erdialdeko eskualdean izan ziren euriteek kaltetutako udalerri eta pertsona guztiei eta, bereziki, Zeru Cañada Zorrilla gaztearen familiari.

Bigarrena.- Udal honek herritar guztiak animatzen ditu auzolan ekonomikoan parte hartzera, Nafarroa Erdialdeko eskualdean kalteak jasan dituzten udalerriekiko elkartasuna adierazteko; horretarako, egokitzat jotzen duten ekarpen ekonomikoa egin dezakete eragindako udalek xede horretarako ireki dituzten bankuko konturen batean.

Hirugarrena.- Udal honek adostu du eskura dituen bitartekoak erabiliz erabaki honen berri ematea herritar guztiei.

Amurrion, 2019ko urriaren 30ean.

TAFALLA ETA OLITE/ERRIBERRIKO UDALEK SORTUTAKO KONTU KORRONTEAK

TAFALLAKO UDALA

– La Caixa ES85 2100 3696 6122 1015 1810
– Nafarroako Rural Kutxa ES94 3008 0044 4140 3886 8321
– Laboral Kutxa ES16 3035 0114 19 114004 4394

OLITE/ERRIBERRIKO UDALA

– La Caixa  ES 98 2100 5012 1002 0009 2687