Mazoka, marrazketaren eta ilustrazioaren jaialdia, astelehenean helduko da Amurriora

Mazoka Marrazki eta Ilustrazio Jaialdiaren VI. edizioa astelehenean helduko da Amurriora. 17:30etik aurrera, San Anton Plazan, MAZOKARABA jarduera egitarauak Marrazki Azoka izeneko erakusketa eta salmenta eremua eta Ilustramaton erretratu azkarren jarduera bilduko ditu, ilustrazio-lan erraldoi bat aurkeztuko da eta ume eta gaztetxoei zuzendutako erretratu azkarren tailer bat egongo da.

Bira ilustratu horrek lurraldeko herritarren hurbiltasuna bilatzen du. Jaialdia Arabako hainbat udalerritara iritsiko den lehen aldia izango da; izan ere, udalerri horietan hazia ezarri nahi da, murrizketa gutxiagorekin egingo den hurrengo edizioetan udalerri horietan ere Mazoka hazi dadin.

Jaialdian zehar, sektore grafikoari balioa emango zaio kolorearen eta sormenaren bitartez, eta zeharka, tokiko merkataritza, kontsumoa eta kultura babestuz. Marrazki Azokarekin batera hainbat jarduera antolatu dira: Ilustramaton ikuskizuna, kartoziko makina baten barruan marrazkilari bat egongo da, haurrentzako tailer bat eta Basandere ilustrazio erraldoiaren aurkezpena, Mercedes de Bellard ilustratzaileak egina San Anton plazako erakusleihoetako batean.