Lexarraga auzoak 20 ibilgailurentzat tokia duen aparkaleku berria du

Amurrioko Lexarraga auzoak aparkatzeko gune berria du aste honetatik. Aparkalekua eraikitzeak, Amurrioko Udalak auzoetako batzarren bitartez gauzatutako prozesu parte-hartzaileetan auzokideek bideratutako eskariari erantzuten dio.

Lexarraga auzoak automobilak uzteko gune zabalagoa du, 20 ibilgailurentzako lekua duen 725m2ko aparkalekua eraiki ondoren. Hirigunetik gertu dagoen etxebizitza guneko bizilagunek, udalarekin urtero egiten diren bileretan, inguru horretan automobilak aparkatzeko gune berriaren beharra adierazi zuten.