Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak Landaburu kaleko markesina bat apainduko du binilo gorri, laranja, hori, urdin, eta lila batekin, ortzadarraren banderaren adierazgarri direnak. Iniziatiba horren helburua da beste urte batez sexu-askatasuna eta -dibertsitatea sustatzea, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean edo Gay Harrotasunaren Egunean, ekainaren 28an.