La Casonak “Hegoaldea Iparraldea Elkarrizketak. Lurra, Erausketa, Emakumea eta Bizitza” erakusketa jasoko du abuztuan

Abuztuan zehar erakusketa bat egongo da La Casonan, Emigrad@s sin Fronteras Elkartearen eta Amurrioko Udalaren eskutik. Argazki erakusketaren helburua, Hegoaldeko herrietako emakumeen eta talde gutxituen gatazkei eta erresistentziei eta estrategiei, haien antzinako jardunbideei eta ohiturei, eta lurraldean bizitzeko eta jarraitzeko aurrera daramaten borrokari buruzko ulermena eta sentsibilizazioa aberastea da.

Erakusketa, joan den ekainaren 30ean egin zen “Hegoaldea Iparraldea Elkarrizketak. Lurra, Erausketa, Emakumea eta Bizitza” mintegi birtualaren ondoren etorriko da. Bertan, Latinoamerikako herri indigenek, Kolonbiako herri beltzak, Latinoamerikako nekazari kolektiboak eta Euskadiko baserritarrek euren lurraldean bizitzeko alternatibak jarri ziren balioan.

Argazki erakusketa abuztuaren 4tik 28ra bisitatu ahal izango da, astelehenetan izan ezik, 10:00etatik 14:00etara eta, asteartetik ostiralera baita 17:00etatik 19:00etara ere. Aretoa itxita egongo da abuztuaren 15ean eta 16an, Jasokundeko Andre Mariaren eta San Roke zaindarien jai egunetan.