Ekialdeko Errege Magoen kabalgata Amurrion izango da urtarrilaren 5eko arratsaldean

Amurrion dagoeneko prest dago urtarrilaren 5eko arratsaldean Ekialdeko Errege Magoei harrera egiteko. Parrokiako Caritas eta Amurrioko Santa Vera Cruz Kofradia arduratzen dira ekimen horretaz, bertako Udalaren laguntzarekin. Urtarrilaren 5eko goizean, errege-tronpetariak eta pregoilariak iritsiko dira Errege Magoen bisitaldia iragartzeko, eta 17:30ean Erregeak eta euren segizioa izango dira kabalgatako protagonistak. Santa Maria Parrokiako oinezkoen gunean, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek haurrak artatuko dituzte eta gozokiak emango dizkiete. Ekialdeko Errege Magoentzako gutunak urtarrilaren 3an eta 4an jasoko dira, 17:00etatik 19:00etara, BaƱueta Kiroldegian, Gabonetako Haur Parkearen ondoan. Santa Vera Cruz Kofradiak boluntarioen laguntza eskatu du, kabalgata egin ahal izateko. Santa Maria parrokiara hurbil daiteke, inolako konpromisorik gabe, eta izena eta harremanetarako telefono-zenbaki bat eman.