Kultur aniztasunari buruzko tailerrak

Amurrioko liburutegian elkarbizitzari buruzko hainbat istorio biltzen dituzten “Anitzak gara” izeneko hainbat tailer egingo dira, kulturartekotasuna lantzea xede. Martxoaren 17, 24 eta 31n eta apirilaren 6an izango dira, 17:00etan. Fundación Fondo Formación, Arabako Foru Aldundiak eta Amurrioko Udalak sustatzen dituzte tailerrak. Izena emateko, joan liburutegira, deitu 945393720 telefono-zenbakira edo idatzi liburutegia@amurrio.eus helbide elektronikora.