Amurrioko Judo Klubak XXVI. Nazioarteko Judo Txapelketa egingo du haur- eta kadete-kategorietan, azaroaren 16an

Bañueta Kiroldegian izango da, 10:30etik aurrera haur-kategorian eta 15:00etatik aurrera kadete-kategorian.

Izen-emateak helbide elektroniko honen bidez egingo dira: amurriojudocopa@gmail.com. Txapelketa solidarioa izango da; izan ere, bigarren urtez jarraian, antolakuntzak ekarpen ekonomiko bat egingo dio Senegaleko herrixka bateko judo-talde bati, zeinarekin lankidetzan ari baita Baobab Grupo GKEa. “Proposamenak aurreko urtean izan zuen harrera bikaina ikusita –eskerrak ematen ditugu jasotako babesagatik–, aurtengoan ekimenarekin jarraitu nahi izan dugu, Senegaleko herri bateko judo-talde bati laguntzeko. Oraingoan, opariren bat ekartzeko eskatzen dizuegu, hala nola trofeo txikiak, dominak, giltzatakoak… Antolakuntzak ere ekarpen ekonomiko bat egingo du”, adierazi du Eduardo Gonzalezek.

Espainiako senior txapelketaren sektore-fasea: lehiaketaren hurrengo egunean, azaroaren 17an (igandea), Espainiako senior txapelketaren sektore-fasea egingo da Bañueta Kiroldegian, 10:30etik aurrera.