Jardunaldia. Zibersegurtasuna enpresan: jarduerak eta berrikuntzak

Amurrio Bidean eta Basque CiberSecurity Center (BCSC) enpresek jasaten ari diren edo jasan ditzaketen erasoen aurrean enpresa babesteko gomendioak azalduko dituzte martxoaren 27an, 09: 30etik 12: 30era.

Jardunaldi honen helburu nagusia da kontzientziatzea enpresek zibersegurtasunaren arloan dituzten arrisku ohikoenei buruz, eta, batez ere, ekoizpena digitalizatuta eta Internetera konektatuta dutenei (OT mundukoak).  Jardunaldi honen bidez, zibersegurtasun-neurriak aplikatzea sustatu nahi da, babestuago egon daitezen eta, beraz, dauden mehatxuekiko arrisku gutxiago izan dezaten.  Era berean, horrelako neurriak aplikatzeak balio erantsia izatea ahalbidetuko du, Euskadik nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta berritzeko duen gaitasunari eusteko.

Prestakuntzari “Pertsonak beren lanpostuan, zibersegurtasuneko mailarik ahulena” deitu zaio, eta interesa duen eta lanean dagoen pertsona orori zuzenduta dago. Prestakuntza horren helburuak honako hauek dira:

*Parte-hartzaileak zibersegurtasunaren munduan sartzea eta gutxieneko trebetasunak eta ezagutzak sortzen hastea.

*Zibersegurtasunean ezagutza teknikorik ez duten pertsonei laguntzea, baldin eta, zenbait arrazoirengatik, beren egunerokoan eragina izan badezakete beren terminologiagatik.

*Industriaren estandarrak, jarraibideak eta praktikak kokatzen eta definitzen dituzten sarrera-kontzeptuak barneratzeko behar den prestakuntza sustatzea.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko Amurrio Bidean-eko bulegoan egin daiteke, 945891721 telefono zenbakira deituta, enpresa@amurriobidean.org helbide elektronikora idatzita edo honako esteka honen bidez: https://forms.gle/mgX6yeY45MY5tg9

CARTEL CIBERSEG EUSK-CASTELL