Irrintzi-lehiaketa egingo da urtarrilaren 18an, Baranbioko San Anton jaietako egitarauaren barruan

Ohi bezala, San Anton jaia ospatuko da Baranbion. Aurtengoan, irrintzi-lehiaketa ere egingo da, eta herritar guztiak animatzen ditugu bertan parte hartzera. Jaia San Anton ermitan eta inguruan egingo da, Baranbiogoian, eta askotariko jarduera dibertigarriak izango dira, hala nola adin guztietarako igel-toka txapelketa eta ohiko pospolo-enkantea.

San Anton jaiak, Baranbio

URTARRILAK 17, OSTIRALA

12:00. Meza San Anton ermitan.

URTARRILAK 18, LARUNBATA

18:00. Haurren IGEL-TOKA TXAPELKETA.

19:00. Helduen IGEL-TOKA TXAPELKETA.

20:00. HERRI-AFARIA.

21:00. POSPOLO-ENKANTEA.

22:45. IRRINTZI-LEHIAKETA.

23:00. ERROMERIA.