Informazio kanpaina eta materia organikoa biltzeko kiten banatzea abenduaren 20an Amurrion

Ostiral honetan, Juan Urrutia plazan, 10:30etik 13:30era, materia organikoaren bilketari buruzko informazio puntua jarriko dute, eta bertan, edukiontzi marroian birziklapena aurrera eramateko beharrezkoak diren kuboak, giltzak eta poltsak banatuko dituzte.

Ostiralean jarriko duten informazio gunera hurbildu ezin direnek, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura jo ahal izango dute boltsak jasotzera.