Gazteak alkoholaren kontsumo arduratsuaren inguruan kontzientziatzea helburu duen “Gelditu geltokian” ekimenaren bigarren edizioa hasi da

Herritarrak gero eta kontzientziatuago daude alkoholaren gehiegizko edo kontrolik gabeko erabilerak eragin ditzakeen arriskuez eta kalteez; hala ere, garrantzitsua da gizarteko sektore ahulenetako bat hezten eta kontzientziatzen lan egiten jarraitzea: gazteak. Helburu horrekin, eta RENFEren lankidetza estimaezinarekin, gaur goizean aurkeztu da “gelditu Geltokian” ekimenaren bigarren edizioa, iaz Laudioko eta Amurrioko udalen gidaritzapean hasi zena. Hainbestekoa izan zen arrakasta, ezen aurten zortzi udalerri gehiago batu baitira proiektu horretara: Urduña, Aiara, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri eta Bilbo.

Gure inguruan ohikoa da trena erabiltzea herriko festetara edo inguruko udalerrietako kontzertuetara joateko garraiobide gisa. Irudi horrekin batera, ohikoa da edariz betetako poltsak dituzten gazteak ikustea, festa garatzen den puntura jotzeko.

Horregatik, kanpaina honetan, hain maiz erabiltzen den bide hori erabiliko da, informazioa helarazteko eta alkohola kontsumitzera doazen gazteekin lan egiteko. Hamar udaletako eta RENFEko prebentzio-taldeen lankidetza tekniko eta instituzionaletik abiatzen den kanpaina ezagutarazteko, kartelak jarriko dira etengabe tren-geltokietan, eta informazio espezifikoa tren-ordutegian, erabiltzaileek hartu ahal izan ditzaten. Halaber, kanpaina ikus-entzunezko formatuan zabalduko da, txartelak banatzeko makinetan.

Informazio-materiala

Kartelek eta posterrek kanpainaren ideia nagusia transmititzen dute, kontsumitzeari utzi, arazorik ez izateko. Horietan, tren-ibilbide baten bidez sinbolizatutako alkoholaren kontsumoa edari alkoholdunen izena duten geltokiekin lotzen da, garaiz gelditzearen garrantziarekin, “Kontrol-eremuaren” bidez markatzen dena.

Gainera, kanpainaren informazio espezifikoa prestatu da alkohola nola erabili behar den azaltzeko, trenaren erabiltzaileen artean ohikoa den formatu batean, hau da, ordutegian, arazorik ez izateko. Bertan, irteerak eta iritsierak zehazten dira, kasu honetan, gazteengan, irteerak ondo erabiliz gero iritsitakoak izango liratekeen bezala kontrastatu nahi dituztenak.