Lehiaketa honetan 14 urtetik beherako amurriarrek eta honako arau hauek onartuko dituzten guztiek hartu ahal izango dute parte:
- Derrigorrezko gaia: “Gabonak”.
- Lanak egiteko mota guztietako konposizio teknikoak onartuko dira: marrazketa, pintura, collage, etab. Lehiakide bakoitzak bakarrik obra bat aurkez dezake.
- Lan bakoitzak gehienez autore bi izan dezake.
- Aurkeztutako lanek 50×40 zm. gehienezko neurriak izan beharko dituzte. Koloreztatutako fotokopiak ez dira onartuko.
- Lanak kultura etxeko bulegoetan aurkeztu beharko dira, abenduaren 9tik 21era, biak barne.
- Lanaren atzealdean egilearen ondorengo datu hauek zehaztu beharko dira: izen eta abizenak, adina, telefono zenbakia eta lanaren izena.
- Aurkeztutako lanak abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra bitartean (lan egunetan bakarrik) “La Casona” Udal Erakusketa aretoan erakutsiko dira.
- Sari banaketa abenduaren 27an 18:00an “La Casona” Udal Erakusketa aretoan izango da.
- Partehartzaile guztiek opari bat izango dute.
- Lehiaketak ondorengo sari hauek izango ditu:
- Maila, 6 urte arte (2013an jaiotakoak barne):
- Diploma eta oparia.
- Diploma eta oparia.
- Diploma eta oparia.
- Maila, 7-10 urte bitartekoak (2009 eta 2012 bitartean jaiotakoak):
- 60 € (marrazketako materialean) eta diploma.
- 50 € (marrazketako materialean) eta diploma.
- 40 € (marrazketako materialean) eta diploma.
- Maila, 11-14 urte bitartekoak (2005 eta 2008 bitartean jaiotakoak):
- 70 € (marrazketako materialean) eta diploma.
- 60 € (marrazketako materialean) eta diploma.
- 50 € (marrazketako materialean) eta diploma.
- Maila, 6 urte arte (2013an jaiotakoak barne):
- Epaimahaia Arte munduarekin zerikusia duten pertsonez osatua egongo da.
- Erabakia apelaezina izango da.
- Saritutako lan guztiak “Juan Aranoa Arte Eskolaren” jabetzapean geratuko dira, lan horien erreprodukzio eta erakusteko eskubidea beretzat gordeko duelarik.
- Batzorde Antolatzaileak aurkeztutako lanak arretaz zainduko ditu baina lanak hondatu edo galduko balira ez du erantzukizunik izango.
- Lanak urtarrilaren 13tik aurrera hartu ahal izango dira, 15 eguneko epean hartuko ez diren lanak Batzorde Antolatzailearen jabetzapean geratuko dira.
- Saridunei jakinarazpena udal web orrialdean agertuko da.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen onartzea dakar.
Informazio gehiagorako Kultur Etxera deitu, 945891450.