
- ekitaldia hau amaitu da.
“TXIRRI; MIRRI ETA TXIRIBITON” – Pailasoak. “Zoro Gaitezen”
20 otsaila-18:00 - 19:00

Txirri, Mirri eta Txiribitonek azkeneko Dantzan eta Erromirria ikuskizunen arrakasta ona ikusita, bide beretik Zoro Gaitezen obra sortu dute. Antzerkia, komedia, pailazotza eta dantza, baina batez ere martxa uztartzen dituena. Taldearen betiko kantak abestuko dituzte, “Paristik Natorren”, “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Altza Pelipe”, etab. Bihurrikeriak ere ez dira faltako. Obra aproposa , frontoietan, nahiz kalean egiteko (antzokirako molda liteke); pailazoon abestiak, dantzak eta esketx barregarriak tartekatzen dituena.