Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

SATORJATOR, lurraren bihotzaren bidaia

23 otsaila-17:50

Antzerki berria, freskoa eta dantzagarria

Nere eta Eneko pertsonaien bidaia berria da “Satorjator”. Aurreko bidaietan liburu magiko baten bidez basora, ozeanoaren hondora eta espaziora bidaiatu zuten; abentura berri honekin Lurraren bihotzera bidaia egingo dute. Bertan, urrezko txanponak beharrean, familiarekin eta lagunekin jolasteko astia duen altxor bat aurkitu beharko dute. Abenturan zehar Makini agertuko da, denbora irudikatzen duen pertsonaia, Nere eta Enekok mugikorrarekin edo tabletarekin denbora xahutzen duten bakoitzean, honek orduak kentzen dizkie abenturak denbora faltagatik arriskua hartzen duen arte. Bidaia berri honetan, beren helburua lortzen lagunduko dieten pertsonaia berriekin egingo dute topo, Satorjator eta Armiarma kasu, eta haiekin batera euren beldur eta segurtasunik ezari aurre egingo diete, beti bezala ingurumena eta lagunak zaintzen saiatuz.

Xehetasunak

Data:
23 otsaila
Ordua:
17:50

Other

Prezioa
6 € (5 € bazkideentzat).
Hizkuntza
Euskara
Nori zuzendua
2 urtetik gorakoentzat
Iraupena
80 min
Azalpena
Haurrentzako antzarkia