Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Dantza Master class bat Eva Guerrerorekin

17 urtarrila-18:00 - 20:00

Eva Guerrerok dantza master class bat emango du Amurrio Antzokiko agertokian, 18:00etan. Hamabost urtetik gorakoentzat izango da, eta ez da beharrezkoa dantzarekin lotutako ezagutzak izatea. Helburua da Eva Guerrero konpainiaren material koreografikoak gerturatzea dantza garaikideko profesionalak ez diren pertsonengana. Kontzeptu hauek landuko dituzte, besteak beste: erdigunea, pisua, mugimendu artikularra, manipulazioa eta memoria koreografikoa. Dantzarekin lotutako batere edo ia batere ezagutzarik ez duten pertsonentzat da; bertan, aukera izango dute lehen esperientzia fisiko bat izateko.

Izen-ematea doakoa da eta Amurrioko Kultur Etxean egin ahal izango da, urtarrilaren 7tik aurrera. Plaza kopurua mugatua da. Eva Guerrero “Gorpuztu” ikuskizunaren koreografoa eta lan horretako sorkuntzaren eta testuen egilea da. Zuzeneko musikarekin lagundutako dantza garaikideko ikuskizun horrek orekaren bilaketa du gai nagusitzat. Garazi López de Armentiak interpretatzen du obra hori, zeina Amurrio Antzokian ikusgai izango baitugu urtarrilaren 25ean, 20:00etan.

Xehetasunak

Data:
17 urtarrila
Ordua:
18:00 - 20:00

Other

Prezioa
Doan
Hizkuntza
Gaztelera
Nori zuzendua
Hamabost urtetik gorakoentzat
Iraupena
2 ordu
Azalpena
Master class